SANTA AGEDA






Urtero legez, Barandiaran eskolan Santa Ageda "bezpera" eguna ospatu dugu. Arratsaldeko 16:00etan eskola ondoko institutuko (Badaia BHI) aterpean denok elkartuko gara eta Santa Agedako koplak bitan kantatu ditugu.

Euskal Herri guztian, ohitura handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera. Lagun koadrilak kalez kale eta etxez etxe kopla zaharrak abesten eta dirua biltzen aritzen dira. Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren zain daudela adieraziz eta neguari agur esateko, Ama Lurra esnatu dadin.

Guk ere, udaberriaren esperoan, makilak astindu eta kopla ederrak abestu ditugu!
















Blog honetako argitalpen ezagunak

HERRITARRAK GARA