Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018

BALOREETAKO BIDEOAK

Irudia
Baloreetako gaurko saioan, bi gairen inguruan aritu gara hausnarketa aberatsak eta ekarpen positiboak lantzen. Etxean ere jarraipena izatea gustatuko litzaiguke!   ZIENTZIA BADA NESKEN KONTUA Otsailak 11n, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, egunero bezala. Neska! Zuk nahi duzuna izan zaitezke! WHAT ARE YOU GOING TO MAKE?     LEKU HORI JOSTAILUAK     LAS MUJERES MATEMÁTICAS MÁS IMPORTANTES DE LA HISTORIA             Liburu interesgarriak :       Helbide interesgarriak: https://mujeresconciencia.com/ http://www.zernola.net/jokoak.asp?Erakutsi=1 http://www.esa.int/esaKIDSen/ https://spaceplace.nasa.gov/sp/ Bestetik, gaur otsailak 15, Haurren Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Errealitate gordin honen aurrean, pertsona guztiak borrokatu edota laguntza emateko pre

INAUTERIAK

Irudia
Aurten eskolan mozorrotzeko aukeratu dugun gaia " HISTORIA " izan da. 5. mailakoak “ ETORKIZUNAZ ” mozorrotu gara, eta dantza egiteko hautatutako “etorkizuneko” musika Jason Derulo-ren Tip Toe izan da.  Mozorroaren osagarri gehienak eskolan egin ditugu: gerrikoa, antenadun diadema, sprayz margotutako kamiseta, eskumuturrekoak… Besteak etxetik ekarri ditugu. Ostiral goizean, eskolatik herriko frontoira ibilbidea oinez egin dugu. Guk 4 urteko ikasleekin batera joan gara. Frontoian senitarteko eta lagunei ondo prestatutako dantza ikuskizuna eskaini diegu. Arratsaldean berriz, disko-festa eta merendolak egin ditugu. Primeran pasatu dugu!

ALAVESEKO NESKA FUTBOLARIAK

Irudia
Eskolako gimnasio gorrian, Alaves Futbol taldeko Maialen eta María aurrelariak hizlari izan ditugu. Ikasleok prestatutako galderak erantzun, motxilak eta futbol kamisetak oparitu eta sinatutako argazkiak banatu dituzte. Gainera bideotxo bat grabatu dugu abesti batekin. Bi futbolari profesional hauek primeran aritu dira azalpen guztiak ematen eta giro atsegina sortu dute. Hurrengoan ere gure eskolara etor zaitezte! Gehiago jakin nahi izanez gero: www.fundacion5mas11.org

SANTA AGEDA

Irudia
Urtero legez, Barandiaran eskolan Santa Ageda "bezpera" eguna ospatu dugu. Arratsaldeko 16:00etan eskola ondoko institutuko (Badaia BHI) aterpean denok elkartuko gara eta Santa Agedako koplak bitan kantatu ditugu. Euskal Herri guztian, ohitura handiko festa otsailaren 4an ospatzen da; Santa Agedaren bezpera.  Lagun koadrilak kalez kale eta etxez etxe kopla zaharrak abesten eta dirua biltzen aritzen dira.  Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren zain daudela adieraziz eta neguari agur esateko, Ama Lurra esnatu dadin. Guk ere, udaberriaren esperoan, makilak astindu eta kopla ederrak abestu ditugu!