GAZTEIZERAKO TXANGOA



Oso ondo hasi dugu urtea. Urtarrilaren 18an Gasteizko Udaltzaingoen eta Suhitzaileen egoitzak bisitatu ditugu.


  Bi programatan parte hartu dugu:

  • 1. Programa, Bide Hezkuntzari buruzkoa: 
    Bisitaldia eta jarduera praktikoak Udaltzaingoaren pistan; horren bidez ezagutza gabeziak, zalantzak, trebetasunak eta jarrerak atzeman ditugu. Oinez eta bizikleta nahiz triziklo elektriko gainean hainbat joan-etorri egin ditugu ariketa modura. 



  • 2. Programa, Suteen kontrako Prebentzioari buruzkoa:
    Saio teorikoa suhiltzaileen etxeko ikasgelan; suterik izanez gero nola jokatu behar dugun azaltzen duen aurkezpena ikusi genuen. Bisita suhiltzaileen etxera; instalazioak, kamioiak, babes ekipamenduak eta abar ikusi dugu eta zertan diren azaldu zaigu.





     
Bisita bukatu eta gero, Arriaga parkean bazkaldu dugu eta, bertan, eguraldiak lagunduta, jolasten eta tokia disfrutatzen primeran pasatu dugu.



Blog honetako argitalpen ezagunak

HERRITARRAK GARA