Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2018

GAZTEIZERAKO TXANGOA

Irudia
Oso ondo hasi dugu urtea. Urtarrilaren 18an Gasteizko Udaltzaingoen eta Suhitzaileen egoitzak bisitatu ditugu.    Bi programatan parte hartu dugu: 1. Programa, Bide Hezkuntzari buruzkoa :   Bisitaldia eta jarduera praktikoak Udaltzaingoaren pistan; horren bidez ezagutza gabeziak, zalantzak, trebetasunak eta jarrerak atzeman ditugu. Oinez eta bizikleta nahiz triziklo elektriko gainean hainbat joan-etorri egin ditugu ariketa modura.   2. Programa, Suteen kontrako Prebentzioari buruzkoa : Saio teorikoa suhiltzaileen etxeko ikasgelan; suterik izanez gero nola jokatu behar dugun azaltzen duen aurkezpena ikusi genuen.  Bisita suhiltzaileen etxera; instalazioak, kamioiak, babes ekipamenduak eta abar ikusi dugu eta zertan diren azaldu zaigu.   Bisita bukatu eta gero, Arriaga parkean bazkaldu dugu eta, bertan, eguraldiak lagunduta, jolasten eta tokia disfrutatzen primeran pasatu dugu.