Hurrengo asteartean, urriaren 17an, Natur Zientziaren gaiari bukaera emateko txango bat egingo dugu Uribarri-Ganboako urtegira. Ikertzaile jardun behar izango dugu, Mendixurreko hezeguneko ekosistemak dituen garrantziaz eta balioaz ohartzeko. Jolasen eta ingurunea behatzeko geldialdien bitartez eta datuak eta/edo laginak hartuz, hezegunea osatzen duten elementuak eta horien arteko erlazioak identifikatu behar izango ditugu: trofikoak (materia eta energia trukatzekoak), espazioa okupatzekoak eta banatzekoak (izaki bizidunak ingurunera egokitzea), urteko eta eguneko banaketak (sasoi bakoitzeko espezieak, egunekoak/ gauekoak...). Plana: 10:30h: Garaioko Informazio Bulegoan tailer bat egin. 12:15h: Hamaiketakoa. 12:30h: Mendixurko Parke Ornitologikoa bisitatu. 14:30h: Bazkaria eta aisialdia 16:30h: Ikastetxean Zer eraman behar dut? Oinetako aproposak (mendiko botak, zapatilla gogorrak...) zira motxila bat (janaria sartzeko) euritakoa (eu...