1. TXANGOA: GARAIO ETA MENDIXUR



Hurrengo asteartean, urriaren 17an, Natur Zientziaren gaiari bukaera emateko txango bat egingo dugu Uribarri-Ganboako urtegira.

Ikertzaile jardun behar izango dugu, Mendixurreko hezeguneko ekosistemak dituen garrantziaz eta balioaz ohartzeko. Jolasen eta ingurunea behatzeko geldialdien bitartez eta datuak eta/edo laginak hartuz, hezegunea osatzen duten elementuak eta horien arteko erlazioak identifikatu behar izango ditugu: trofikoak (materia eta energia trukatzekoak), espazioa okupatzekoak eta banatzekoak (izaki bizidunak ingurunera egokitzea), urteko eta eguneko banaketak (sasoi bakoitzeko espezieak, egunekoak/ gauekoak...).



Plana:
10:30h: Garaioko Informazio Bulegoan tailer bat egin.
12:15h: Hamaiketakoa.
12:30h: Mendixurko Parke Ornitologikoa bisitatu.
14:30h: Bazkaria eta aisialdia
16:30h: Ikastetxean

Zer eraman behar dut?
  • Oinetako aproposak (mendiko botak, zapatilla gogorrak...)
  • zira
  • motxila bat (janaria sartzeko)
  • euritakoa (euria iragarrita badago)
  • bazkaria (Jantokian geratzen bazara piknika jasoko duzu, baina beste zeozer ekarri nahi baduzu ekarri!!!)
 PRIMERAN PASATUKO DUGU!

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU KLIKATU HEMEN 

Blog honetako argitalpen ezagunak

HERRITARRAK GARA

ZATIKIAK SAKONTZEN ETA BIRPASATZEN