NEKAZARIAK ESKOLAN
Miguel
eta Ignacio nekazari arabarrak bisitan
izan ditugu gurean. Biek nekazaritza ekologikoan
oinarritutako ekoizpen-eredua aplikatzen
dute beraien lursailetan, hau da, modurik naturalenean ekoiztu, ingurunea
zaindu, gure produktuak kontsumitu eta kontsumitzaile arduratsuak sustatu.
Bakoitzak
bere lursailaren ustiapen eta ekoizpenari buruzko ezagutzak azaldu dizkigute.
Baita ere, Arabako produktu ekologikoen kontsumo-taldeei buruzko argibideak
jaso ditugu: bezeroek astero otzara bete produktu ekologiko jasotzen dute hileko kuota baten truke. Produktu
ekologikoak baserritik etxera bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan
heltzen dira. Horrekin, hurbileko 0 KMko kontsumo arduratsuaren nondik norakoen
berri izan dugu.
Gainera, biodibertsitatearen eta ekoizpen ekologikoaren ardura eta
garrantziaz hitz egin digute, eta hausnarketa pertsonalerako une bat izan dugu.
Horretaz
gain, gure ezagutzak egiaztatu ditugu, beraiek ekarritako haziak eta landareak
zeintzuk diren asmatuz. Erromero lagin bat esku artean ondo igurtzi, eta zeinen
ondo usaintzen duen ikusi dugu! Ezkaiak guztiz ezberdin usaintzen duela
baieztatu dugu. Itxuraz ere desberdinak dira.
Miguelek,
bi landare hauek, sendabelar gisa dituzten erabilerak kontatu dizkigu.
Hazi
desberdinak potoetan aztergai izan ditugu. Miguelek eta Ignaciok haziak ekarri dizkigute, eskolan bertan, landatu eta
garapena aztertzeko.
Etorkizuneko
kontsumitzaile arduratsuak izateko, poltsa bana oparitu digute. Mila esker
Miguel eta Ignacio!!!!
Informazio gehiago nahi izanez gero:
https://olako.es
https://www.padurabaratza.com/
Informazio gehiago nahi izanez gero:
https://olako.es
https://www.padurabaratza.com/










