Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2018

MENINAK ERALDATZEN

Irudia
Plastikan, eta Aro Modernoarekin batera, Velazquez -en " Meninak " artelana gure erara aldatu dugu hainbat teknika artistiko erabiltzen. Oso interesgarria izan da taldetan aritzeko eta teknikak martxan jartzeko.

ZIRRIBORROTIK IPUINERA

Irudia
Itziar liburuzainak, ZIRRIBORROTIK IPUINERA erakusketa eskolara ekarri du. Bertan, Eneko Etxegarai  idazleak eta Eduardo Rodríguez ilustratzaileak, elkarrekin nola lan egiten duten azaldu digu. Bi artista hauen prozesu sortzailearen nondik norakoen berri eman digu eta asko gustatu zaigu. Astebetez eskolako liburutegian ikusgai egongo da. Ez galdu aukera eta pasa zaitez!! Eneko Etxegarairen blogean hainbat baliabide dituzu: http://www.enekoetxegarai.com/ipuinkontalari-1/marixaren-baserrian    

LGTBQ HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irudia
Gaur mundu mailan LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) Harrotasunaren eguna ospatzen da. Bideo hauek ikusiaz eta zalantzak argituz gaia landu dugu. Ondoren eskolako pasabideetan horma-irudiak itsatsi ditugu.

ARO MODERNOA

Irudia
Aro Modernoa lantzen ari gara, eta garai horretako pertsonaia garrantzitsuen bilduma bat osatu dugu.