Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2018

ARRAUTZA JAURTIKETA TXAPELKETA

Irudia
Natur Zientzietan Makinak eta Egiturak gaia jorratu ostean, erronka bat luzatu diegu ikasleei. “Gai zarete taldeka tramankulu bat sortzeko, garaiera handiko solairu batetik arrautza bat jaurti eta apurtu ez dadin?” Irudimenaz baliatuta, ikasleek lanari ekin diote. Gelan tramankuluak prestatu ditugu eta martxoaren 28an hirugarren pisutik lehiotik behera botako ditugu. Ea apurtzen ez diren...

LOGOTIPO TXAPELDUNAK

Irudia
Hauek dituzue bozketa bidez, Lehen Hezkuntzako  San Prudentzio logotipo txapelketaren garaileak. Mila esker parte hartu duten ikasle guztiei!!

HERRI KIROLAK

Irudia
Euskal Herriak lotura estua du bere ohitura eta tradizioekin. Antzinako baserrietako eguneroko lanak, orain kirol ekintza bilakatu eta erronka famatuak dira . Adibidez: aizkolari probak, harri-jasotzaile probak, sokatira, lokotxak biltzea, giza-demak, trontza, lasto altxatzea, idi probak, harri-zulatzaileak, etab. Gaiari buruz eskolan erakusketa bat ikusi dugu, eta handik egun batzuetara Heziketa Fisikoan esperientzia probatu ahal izan dugu. 

LOGOTIPO TXAPELKETA

Irudia
Eskolan San Prudentzio egunerako, apirilak 28 , irudi baten bila gabiltza. Horretarako, eskolako ikasle guztiak, logotipo txapelketa baten parte hartzen ari gara.  Hauek dira, 5. mailako ikasleok, aukeratu ditugun irudirik politenak. Egun gutxi barru, garailearen berri emango dizuegu.  Adi egon!!

MARTXOAK 8

Irudia
Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Bideo interesgarri batzuk zintzilikatu ditugu, etxean eztabaida eta hausnarketa sortzeko... eta gogoan izan, g utariko bakoitza bakarra, errepika-ezina eta garrantzitsua dela . " CORRE COMO UNA NIÑA " "ERA UNA BRILLANTE CIENTÍFICA" "BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN,  EGIN EGITEN DUGU" "MARTXOAK 8: JATORRIA" "33 COSAS QUE NO SABIAS QUE FUERON INVENTADAS POR MUJERES" Hemen daude eskolan egindako ekintzen argazki batzuk:

IPUIN TXAPELKETA

Irudia
Elkar  argitaletzeko lehiaketan parte hartuko dugu. Ipuin bat idatziko dugu, ilustrazio hau kontutan hartuta. ERAGIN BURUARI!!!