Mezuak

IGERILEKURA GOIZ PASA

Irudia
Gaur udan sartu gara eta oporrak ate joka ditugu. Goiz pasa herriko igerilekuetara joan gara. Gimnasia sinkronizatua, txiribueltak, jauziak eta abar egin ditugu... primeran ibili gara!

#ESPERIMENTUAK'18

Irudia
Esperimentuen bideoak hemen dituzue:

ARRIETARA SURF 2018

Irudia
Ikasturteko azkenengo txangoan Bizkaiko kostalderaino hurbildu gara. Sopelako Arrietara hondartzan s u rf ikastaro bat jaso dugu. Bertan, kirol honetan adituak diren profesionalak, oinarrizko ezagutzak eman dizkigute. Neoprenoa jantzita, adi adi azalpen guztiak entzun ondoren, surf ohola eskuetan hartuta uretan murgildu gara. Itzel pasatu dugu!! ARRIETARA SURF 2018

MENINAK ERALDATZEN

Irudia
Plastikan, eta Aro Modernoarekin batera, Velazquez -en " Meninak " artelana gure erara aldatu dugu hainbat teknika artistiko erabiltzen. Oso interesgarria izan da taldetan aritzeko eta teknikak martxan jartzeko.