Mezuak

GYNKANA ALDE ZAHARREAN

Irudia
Astearte goizean, Gasteizko alde zaharrean barna, gynkana jolasari hasiera eman genion. Lau taldetan banatuta, ikasle bakoitzak kale-mapa bat, gomets gorriak eta galdera sorta orri batekin, lehenengo urratsa irakurri genuen eta alde zaharreko eraikuntza garrantzitsuak identifikatu eta ezagutu genituen. Horrela aritu ginen goiz osoan, gure ondare garrantzitsua ezagutu eta ondo pasatzen!! GYNKANA GASTEIZKO ALDE ZAHARREAN

ERPURUTXO

Irudia
Gasteizko Beñat Etxepare gizarte etxean, Teatro Paraíso konpainiaren “ Erpurutxo ” antzezlana ikusi dugu. “ Erpurutxo ” obran, Charles Perrault-en ipuinean dauden gaiak lantzen dira, abandonuari garrantzia ematen zaio eta egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat agerrarazten da.

SAN PRUDENTZIO

Irudia
Prudentzio zaindariaren egun handia ospatzeko,  eskolako ikasle eta irakasle guztiak sukaldariz jantzi gara. Patioan ondo landutako abestiak ikusle guztiei antzeztu dizkiegu. Denok eraman dugu itsatsita logotipo txapeldunaren irudia eta tanborrei burrunba izugarria atera diegu!!

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irudia
Apirilaren 23a, Liburuaren Eguna da eta guk astean zehar hainbat ekintzekin ospatu dugu.  Orri-markatzaileak egin ditugu, Itziar liburuzainak antolatutako lehiaketan parte hartu dugu, eta l au taldetan antolatuta, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako ikasleei ipun bat irakurri diegu, " Yasim arratoi bihurria ". Honatx argazkiak:

HERRI KIROLAK - TOPAKETAK

Irudia
Apirilaren 19an goizez, Herri Kirol Topaketak izan genituen gure  eskolan . Bertan, Gobea eta Unamunzaga eskolako ikaskideekin elkartu ginen Barandiaran eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleok. Goiz ederra igaro genuen herri kirolak taldeka praktikatzen. Txinga erutean, lokotx bilketan, ingudean, zaku eramatean eta giza dematan aritu ginen.