Mezuak

ARRAUTZA JAURTIKETAREN BIDEOA ETA ARGAZKIAK

Irudia
Hona hemen BARANDIARAN ESKOLAKO LEHENEHGO ARRAUTZA JAURTIKETAREN TXAPELKETAREN BIDEOA : ARGAZKIAK : Oso ondo pasatu genuen eta nabaritzen da!!!!!

ARRAUTZA JAURTIKETA TXAPELKETA

Irudia
Natur Zientzietan Makinak eta Egiturak gaia jorratu ostean, erronka bat luzatu diegu ikasleei. “Gai zarete taldeka tramankulu bat sortzeko, garaiera handiko solairu batetik arrautza bat jaurti eta apurtu ez dadin?” Irudimenaz baliatuta, ikasleek lanari ekin diote. Gelan tramankuluak prestatu ditugu eta martxoaren 28an hirugarren pisutik lehiotik behera botako ditugu. Ea apurtzen ez diren...

LOGOTIPO TXAPELDUNAK

Irudia
Hauek dituzue bozketa bidez, Lehen Hezkuntzako  San Prudentzio logotipo txapelketaren garaileak. Mila esker parte hartu duten ikasle guztiei!!

HERRI KIROLAK

Irudia
Euskal Herriak lotura estua du bere ohitura eta tradizioekin. Antzinako baserrietako eguneroko lanak, orain kirol ekintza bilakatu eta erronka famatuak dira . Adibidez: aizkolari probak, harri-jasotzaile probak, sokatira, lokotxak biltzea, giza-demak, trontza, lasto altxatzea, idi probak, harri-zulatzaileak, etab. Gaiari buruz eskolan erakusketa bat ikusi dugu, eta handik egun batzuetara Heziketa Fisikoan esperientzia probatu ahal izan dugu. 

LOGOTIPO TXAPELKETA

Irudia
Eskolan San Prudentzio egunerako, apirilak 28 , irudi baten bila gabiltza. Horretarako, eskolako ikasle guztiak, logotipo txapelketa baten parte hartzen ari gara.  Hauek dira, 5. mailako ikasleok, aukeratu ditugun irudirik politenak. Egun gutxi barru, garailearen berri emango dizuegu.  Adi egon!!