Mezuak

OLENTZERO

Irudia
Gaur, abenduak 22, Gabonetako oporrak hasi aurretik, Olentzeroren bisita izan dugu Langraizeko herrian eta eskolan. Kalero plazan Olentzerori gutunak emateaz gain, abestu, dantzatu, eta txokolate bero gozoa bizkotxoekin jan dugu. Hona hemen argazki batzuk, adibide gisa! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!                                                                               

LANGRAIZEKO JAIOTZA

Irudia
Erlijioko irakasle Fatimarekin herriko Jaiotza ikustera joan gara.

GABON KANTAK

Irudia
Hemen dituzue ostiralean abestuko ditugun kantak ondo ikasteko bideoak, animo!!!! OLENTZERO HATOR HATOR LO DAGO GURE HAURTXOA

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Irudia
Hitz bat ZUK egiten baduZU, eta hitz bat NIK, baditugu jada BI. Eta GUK ZUEI egiten badizkizuegu BI eta ZUEK GURI beste BI, egingo dizkiogu LAU ELKARRI. Eta eginez elkarri, batak besteari, gaur, bihar eta etzi, emango diogu arnasa euskarari. Inork ez dezan esan hizkuntza bat izan zan, arnasa eman diezaiogun bizirik iraun dezan.                                               Julen Agirre . "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik", Joxean Artze .

AZAROAREN 25A

Irudia
Azaroaren 25ean EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA izango da. Guk 24ean gogoratu dugu eskolan eta hainbat ekitza egin dugu: bideoak ikusi, abesti bat kantatu, kartel bat prestatu, txapak eta eskumuturrekoak... Egoera hau aldatzea gure esku dago! EZ EZETZ DA!!!  IKASTETXEAK EZ DU ERASO SEXISTARIK ONARTZEN!!! "GURETZAT ERE EZETZ EZ DA" BERDINTASUNA EZ DA BEREZ SORTZEN, EGIN EGITEN DA! MOREZ (Uluka taldea)

EUSKAREN EGUNERAKO ABESTIA

Irudia
Euskararen Egunerako abestia prest daukagu ikasten joateko, animo! GURE NAHIA Bete ditut birikak Aire garbi berriarekin Gogo eta irrikak Asetzeko elkarrekin Bihotzetik ezpainetara Hitzak doaz mara-mara Gure hizkuntzaren bidea Elkarrekin airean Libre hegan Txorien antzera Besoak astinduz Gora eta behera Goazen, Aurten Ametsak egi bilakatzen Euskararen erritmora Denok eskuak gora (x2) Euskaraz bizi, gure nahia Saiatu ezkero ez da zaila Elkarren ondoan etzan Maite zaitudala esan Libre hegan Txorien antzera Besoak astinduz Gora eta behera Hainbat arraza, kultura eta kolore Denok gara lur bereko sustrai eta lore Hainbat arraza, kultura eta kolore Denok gara lur bereko sustrai eta lore Goazen, Aurten Ametsak egi bilakatzen  Euskararen erritmora Denok eskuak gora (x3) Euskara, Bihotzetik ezpainetara!

ERKIDEGOAK LANTZEN

Irudia
Autonomia-erkidegoei buruzko gida interesgarria hemen duzue. Lan handia egin dugu Interneten informazioa bilatzen eta sailkatzen, eta asko ikasi dugu. Hemen dago emaitza: